
BAZTAN-BIDASOA
KONTRABANDISTEN BIDEA

BAZTAN-BIDASOA
KONTRABANDISTEN BIDEA

BAZTAN-BIDASOA
KONTRABANDISTEN BIDEA

BAZTAN-BIDASOA
BAZTAN-BIDASOA
BAZTAN-BIDASOA
BAZTAN-BIDASOA
BAZTAN-BIDASOA
Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbidea eta proiektua 2020 urte hasieran eraldatzeko prozesoan hasi zen, baina Covid-19 dela eta, prozesua moteldu eta 2021 urtean zehar hobekuntzak izanen dira, beti ere ibilbidearen trazaketa nagusiak aldatu gabe. Nolanahi ere, ibilbidearen sustatatzaileak beharrezkoa ikusten dugu ibilbidea egitera animatzen diren mendizaleei oinarrizko informazioa ematea, plangintza hobeto antolatu ahal izateko.
GEOGRAFIA & KONTRABANDOA
Pirineoko mendabaldeko muturrean kokaturik, bailarak klima ozeanikoa eta landaretza hezea ditu: baso mixtoak, pagadi ederrak eta mendi larre zabalak, horietako batzu ibilbidean zeharkatzen diren natur eremu bezala babestuak. Mendeetan zehar baserria eta nekazaritza paisaiaren protagonistak izan dira. Mugako lurraldea izateak (1512 urte arte bailaran Gaztela, Nafarroa eta Frantziako Erresumak elkartzen ziren hemen) kontrabandoaren jarduera ilegala ahalbideratu zuen, behar ekonomiko (salgaien eskasia edo prezioen garestitzeak, alde espainarrean batez ere) edo politiko (Gerla Zibilean, Bigarren Gerla Mundialean, Portugalgo emigrazioan…) zirela medio. Kontrabandisten Bidea XX mende erdialdean ibilitako bidexkak eta mendi lepoak ditu pasagune nagusiak, bertatik igaro baitzuten hainbat salgaik eta bizitza duinagoaren edo askatasunaren bila zihoan hainbat gizakik. Jarduera honek bere ingurua ederki ezagutzen zuen bertako populazioaren ezinbesteko laguntza izan zuen, eta urtetan zehar mendiko nekazal ekonomia urriaren osagarria izan da.
Mapa-Topogida agortua eta zaharkitua dago (SUA argitaletxea), trazaketan beharrezko aldaketak egin direlako. Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak berriki argitaratutako 1:75.000 mapa zikloturistan trazaketa eta oinarrizko informazioa eguneratua agertzen da. Mapa hau Kontranbandisten Bidea proiektuan parte hartzen duten alojamenduan dohain emango dizute.
Eguneratu da eta sareetan agertzen diren GPS-trackak ez dira zuzenak. Hemen ikusten ahal duzu TRAZAKETA.
Tarte askotan homologatutako GR ibilbideetan oinarritzen bada ere, ibilbideak ez du berezko seinalizaziorik. Hori dela eta, bi moduz egiteko aukera dago: berezkoa edo “orijinala”, eta GRtan oinarritutakoa.
BI IBILBIDE ANTZEKOAK, BAINA EZBERDINAK
Kontrabandisten Bidea egiteko 2 ibilbide dago, oso trazaketa antzekoa (%75ean koinzidenteak), baina ezberdintasun batzuekin. Bi trazaketak tartekatzen ahal dira:
KB “berezko” ibilbidea da, kontrabandoan oinarritua. Zailtasun teknikorik gabe eta eskualdeko mendi tontorrik esanguratsuenetan barna . Trazaketan GR bideak eta balizatu gabeko bideak tartekatzen dira.
KB ibilbidea da, baina GR ibilbide ezberdinetan barna egiteko egokitua, 3 tarte izan ezik (*). Mendi Federazioek egokitutako ibilbideen segurtasuna, zailtasun teknikorik gabea.
(*) GR ez diren tarteak: Bianditz-Arantza (2.etapa), Orizki-Etxalar (6.etapa) eta Biriatu-Behobia (errepidea).
Nafarroako eta Gipuzkoako Mendi Federazioek Baztan-Bidasoa eskualdea zeharkatzen edo inguratzen duten hainbat GR ibilbide egokitu dute. Ibilbide hauek norberak berezko zirkuitua egiteko baliatzen ahal ditu:
Kontrabandisten Bidea 7 etapatan antolatua dago, gehienetan bukaeran alojamenduak daudelako (bi etapa izan ezik: IKUS ALOJAMENDUAK). Ibilbide zirkularra izaki, etapen ordena orientatiboa da eta norberak non hasi-bukatu eta etapak bere neurrian antolatzen ahal ditu.
Ez da alojamenduen erreserbarik tramitatzen, norberak berea egin behar du. Talde antolatuetan (gutxieneko 6 lagun), ibilaldia antolatzeko eta gure alojamenduetan erreserba egiteko laguntza eskeintzen dizuegu (bidali e-posta: info@kontrabandistak.com). Zerrenda honetan proiektuan lan egiten duten alojamenduak daude eta, sasoiaren arabera okupazio maila ezberdinak dutenez, aurretik erreserba egitea beharrezkoa da:
Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.